Kushiro-Shitsugen Parke Nazionala
Kushiro-Shitsugen Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mota | national parks of Japan (en) , Monumentu natural eta wildlife refuge (en) |
Azalera | 287,88 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°06′29″N 144°24′04″E / 43.108°N 144.401°E |
Kokapena | Hokkaido |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Hokkaido |
Japoniako hiria | Kushiro |
Leku geografikoa | Kushiro Wetland (en) |
Kushiro-Shitsugen Parke Nazionala (japonieraz: 釧路湿原国立公園 Kushiro-shitsugen Kokuritsu Kōen ) Japoniako Hokkaido uhartearen ekialdean dagoen Parke Nazionala da, Kushiro suprefeturan. 1987an ezarri zen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japoniako hezegune zabalenak dira eta bertako biodibertsitatea babesteko eratu zen 1987an Parke Nazionala. Garrantzi ekologiko handia duenez bertarako sarbidea oso murriztua dago.
Kussharo aintziran sortzen den Kushiro ibaiak sorturiko lautada zabala da eta ibaiaren meandro artean lezkadiak estaltzen ditu lurrak. Aintzirak eta padurak ere ugariak dira. 1980ko Ramsarko hitzarmenean zohikaztegi gisa sailkaturik gelditu ziren hezegune hauek.
Fauna eta flora
[aldatu | aldatu iturburu kodea]600 landare espezie inguru identifikatu dira Kushiro-Shitsugen Parke Nazionaleko hezeguneetan. Animalien artean aipatzekoak dira kurrilo japoniarrak, Danubioko izokina, Siberiako arrabioa eta burruntziak.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hezeguneak.
-
Hezeguneak.
-
Etxe tradizionalak.